gipuzkoakultura.eus

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
2024ko urriak 16, asteazkena

Ondarearen Europako jardunaldiak

Aurkezpena

Ondarearen Europako jardunaldiakEuropako Ondarearen Jardunaldien helburua da herritarren eta kultura-ondarearen arteko lotura ezartzea eta herritarrak ondare horietara sar daitezen erraztea. Horretarako, ateak zabaltzeko egunak antolatu dira, eta ondarea hobeto ezagutzeko, ulertzeko eta interpretatzeko gidak banatuko dira. Europa osoan sekulako arrakasta izan dute jardunaldiek, Europako Kultura Hitzarmena sinatu zuten 50 estatuek parte hartzen baitute jarduera horretan, honako helburu hauek aintzat hartuta:

  • Europako hiritarrak Europako kulturaren aberastasunarekin eta aniztasunarekin sentsibilizatzea.
  • Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea eta arrazakeria eta xenofobia borrokatzea, nazioen mugak gaindituta.
  • Europako sentimendua sendotzea.
  • Ondarea mehatxu berrien aurrean babesteko beharraz sentsibilizatzea gizartea eta eragile ekonomiko, sozial, politiko eta administratibo guztiak.

Ekintzak

 

2023

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, bosgarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu, “Ondarea bizirik! Patrimonio vivo” goiburuaren azpian.

Europako Kontseiluaren ekimen honek garrantzia eman nahi dio ondareari eta herritarrengana hurbildu. Kultura-ondasunen kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzea du xede, gizarte-kohesioari laguntzen dion, gure kultura identitatea indartzen duen eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri den elementu gisa.

Aurten Gipuzkoako Artxibo Orokorrak eta Gordailuak, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak, elkarlanean proiektu bat gauzatu dute: Ondareak balio du hamalau!

Edizio berri honetarako propio sortu den webgune honetan hamalau lanbide aurkezten dira; horietako batzuk bizi-bizirik daude; beste batzuek, nola edo hala, lehengo erara edo eraldatuta bizirik diraute; bat edo beste dagoeneko ez da Gipuzkoan aurkitzen. Nolanahi dela ere, den-denek gure iraganaren berri ematen digute, bai eta gure orainaren berri ere, guztion ondare bihurtuta.

Gainera, Gordailuak urriaren 27rako bisita gidatu bat antolatu du eta bertatik bertara ikusi ahal izango dira webean aipatutako objektuak, eta beste asko.

 

2020

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, bosgarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu, "Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y Educación" goiburuaren azpian.

Europako Kontseiluaren ekimen honek garrantzia eman nahi dio ondareari eta herritarrengana hurbildu. Kultura-ondasunen kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzea du xede, gizarte-kohesioari laguntzen dion, gure kultura identitatea indartzen duen eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri den elementu gisa.

2020. urterako eta Aintzinako dokumentuak deszifratzen! izenburupean, Gipuzkoako Artxibo Orokorrak paleografía tailer bat antolatu du mota guztietako jendearentzat, dokumentu zaharrak ezagutu eta interpretatzeko gakoak emateko helburuarekin.

Kontuan hartuta Jardunaldiak ezagutzaren eta hezkuntzaren transmisioak duen garrantziari buruz direla, jarduera hau herritarrak iraganeko dokumentuekin ohitzeko helburuarekin antolatu da: dokumentuen ezaugarri fisikoak, dokumentu motak eta idazketa motak, haien berezitasunak etab. ezagutzeko asmoarekin, hain zuzen ere. Horrela, gure dokumentu-ondare zaharrena ezagunagoa eta herritarrengandik hurbilagoa izan dadin ahalbidetu dugu, eta ikerketak abiatzeko beharrezkoak diren tresnak ere eman ditugu.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Erdi Aroko Historian doktorea eta bertako irakaslea den Imanol Vitores Casado izan da tailerraren arduraduna, bi jardunaldi bereizietan egin dena, urriaren 10ean eta 17an.

Honako esteka honetan ikus daiteke jardunaldietako bat:

KURTSOA IKUSI     AURKEZPENA IKUSI

 

2019

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Kultur ondasunak zaindu beharraren sentsibilizazioa bilatu nahi du ekimen horrek, gizarte kohesioa eta gure kultur identitatea indartzen duen elementu gisa, eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri baita.

2019ko gaia Artea eta entretenimendua izan da. Esloganaren azpian, Ondarea, plazara! antzerkia, musika, dantza, kirolak, jaiak... izan dira Jardunaldi hauetako protagonistak, haien inguruan eraikitzen den ondarea erreferentziatzat hartuta.

Foru artxibo historikoak, Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikok, TRANSPORTS. GARRAOITIK KIROLARA erakusketa birtualaren argitalpenarekin parte hartu dugu jardunaldi hauetan. Garraiotik Kirolera. Helburuak erakusketa horren memoria kontserbatzea eta izen bereko erakusketa zabaltzea dira.

TRANSports jatorrizko erakusketa Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (AGG-GAO), Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan (AHPG-GPAH), Huescako Diputazio Probintzialaren Artxiboan (ADPH), Huescako Diputazio Probintzialaren Fototekan (DPHU), Huescako Artxibo Historiko Probintzialean (AHPHU), Nafarroako Errege Artxibo Nagusian (AGN) eta Pirinio Atlantikoetako departamenduetako artxiboan (AD64) gordetako iturri dokumentalei balioa emateko arloan orain arte ezagutu gabeko lankidetzaren emaitza da.

XIX. mendetik XX. rogaría igarotzean, zenbait garraiobide kirol bilakatu ziren y biligaera horren narrazioa da preiektu honen hari gidaria. Fenomeno hori gertatu zen giza trakzioa esfortzu fisiko gisa baloratzeari ekin zitzaionean, kirol mistkarako bide eman zezakeela ikusi zenean; ordura arte nekazaritzarako soilik erabili zen animalia trakzioa hipodromoetan txalotua izatera igaro zenean; eta trakzio mekanikoa ere garraiorako aurrerapen teknologiko izatetik abiadura, abilezia eta dotoretasuna jokoan jartzen dituen ikuskizun izatera pasa zenean. Metamorfosi horiek guztiek kontatzen digute, baita ere, zer bilakaera izan zuen gizarteak berak, XIX. mendetik XX. mendearen lehenengo erdialdera.

Erakusketa honetan zortzi kirol landu dira: automobilismoa, abiazioa, hipika, txirrindularitza, mendizaletasuna, eskia, atletismoa eta ur-kirolak. Panel osatutako erakusketa ibiltari modura antolatu da, eta, bertan, lau lurraldeetako artxiboek ondare dokumental bat erakusten dute, bai testuala, bai ikonografikoa eta ikus-entzunezkoa; atrevido dokument horrek, berezitasunak berezitasun y diferentziak diferentziak, historia komun bat kontatzen digu.

2018 eta 2019an zehar, erakusketak bisitatu ditu bere antolakuntzan parte hartu duke artxibo guztiak.

Erakusketa Birtuala ikusi

 

2018

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, hirugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Kultur ondasunak zaindu beharraren sentsibilizazioa bilatu nahi du ekimen horrek, gizarte kohesioa eta gure kultur identitatea indartzen duen elementu gisa, eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri baita.

Ekitaldi honetarako hautatu den ardatz tematikoa 'Ondarea, Emakumeen Emaria' izan da, gai hori testuinguru sozial eta kultural batean kokatuz ondarea beste modu batean erakusten baitu.

Ondarearen Europako jardunaldi hauetarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren xedeetako bat da emakumeen zeregina balioestea gizarteko subjektu aktibo gisa, ezarritakoari aurre eginez, isiltasunak eta marjinazioak gaindituz鈥 Horregatik, xede horiekin eta gaurko egoerarekin bat eginez, Foru Artxibo Historikoetan pentsatu genuen gaur egun beharrezkoa dela ezagutzera ematea nola interpretatu den iraganean baimendu gabeko sexualitatea eta zer erantzun izan dituen legearen eta justiziaren aldetik.

Foru Artxibo Historikoek, Gipuzkoako Artxibo Orokorrak eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak parte hartzen dute jardunaldi horietan eta hitzaldi bat antolatu dute, Baimendu gabeko sexualitatea: legeria eta justizia Gipuzkoan (XVI-XVIII mendeak), Milagros 脕lvarez Urcelay* doktorearen eskutik. Hitzaldi hori artxiboetan eta Koldo Mitxelena Kulturunean eskaini izan da.

Informazio iturri gisa erabiliz bai legeria historikoa bai gure artxiboetan gordetzen den dokumentazioa, delitu horien gainean garai hartan zegoen iritzia aztertuko dugu, baita biktimen eta erasotzaileen profilak eta errudunei ezarritako zigorrak ere.

IKUSI    IRAKURRI    AGIRIAK

 

*Milagros 脕lvarez Urcelay doktorea:
Unibertsitateko Irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Fiolosofia eta Antropologia Fakultatean. Transgresiones a la moral sexual y su castigo en Gipuzkoa durante los siglos XVI, XVII y XVIII izeneko tesiaren egilea da. I帽aki Reguera Acedo izan zuen tesiaren gidaria eta Vitoria-Gasteizko UPV-EHUko Letretako fakultatean defendatu zuen 2010eko urriaren 19an.

 

2017

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kultura Zuzendaritzaren bidez, bigarren urtez jarraian antolatzen ditu Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin era koordinatu batean, lurraldeko kultur eragile askoren inplikazioarekin.

Europako Kontseiluak aurtengo deialdirako hautatu duen gaia Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat izan da, eta gure baterako proiektuan Paisaia bizi. Gure paisaia kulturaren eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok parte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez; izan ere, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat da, eta aukera ematen digu, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrantzitsuak izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren artxibo historikoek (Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa) proiektu honetan parte hartzen dute, erakusketa birtual bat aurkeztuz. Erakusketa honen izenburua Gipuzkoako paisaia dokumentuen bitartez da.

Erakusketa honen helburua da Gipuzkoako paisaiaren bilakaera azaltzea, gure artxibo, liburutegi eta museoek duten informazioa oinarritzat hartuta.

Lurralde honetan bizi izan ziren gizarteen bilakaeraren paisaia eredugarrien hautaketa bat azaltzen dugu, dokumentatutako geruza desberdinak eta oraindik ere gure paisaietan dirauten hainbat elementu esanguratsu agerian jarriz.

Erakusketa birtual horren bidez herritarrak gonbidatu nahi ditugu nabigatzera orrialde horietatik eta gure artxiboetan gordetzen diren agiri horiek ezagutzen hastea, funtsezkoak izango baitira kontakizun historikoa eraikitzeko.

Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoek zuzendu eta koordinatu dute; erakusketa birtualeko edukiak, berriz, Miguel de Aramburu - Gipuzkoako Historialarien Elkarteari enkargatu dizkiogu eta horien komisarioak Carlos Rilova eta Ana Galdos izan dira. Web orria Dimension enpresak egin du, eskuragarri dago eta mota guztietako gailuekin sartzeko prestatuta dago.

 

2016

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak 2016. urtean, lehen aldiz, Gipuzkoa osora hedatu nahi izan du jarduera, bertako ondarearen hedapena eta ezagupena sustatzearren. Aurtengo Europako Jardunaldien gaia Migrazioak eta Kultura Ondarea da. Ekitaldi honetan, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek elkarlanean jardun dute, eta Etxetik kanpo goiburua erabili dute, biek batera proiektu bat garatzeko borondatearen erakusgarri.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak Europako Ondarearen Jaudunaldietan parte hartu zuen Aukera berrien bila. XIX.mendeko emigrazioa Gipuzkoa hizaldia antolatuz.

  • Hizlaria: Mikel Alberdi, historiagile eta Zumalakarregi Museoko dokumentazio arduraduna.
  • Eguna: Irailaren 17a
  • Lekua: Gipuzkoako Artxibo Orokorra

Laburpena

Gipuzkoa, historian zehar, migratzaileen herria izan da, baina migrazioak asko ugaritu ziren, batik bat, XIX. Mendean. Foru artxiboek -Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak- Ondarearen Europako Jardunaldietan hartuko dute parte, jarduera desberdinekin.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean, Mikel Alberdi historiagile eta Zumalakarregi Museoko dokumentazio arduradunak azalduko digu aukera berriak bilatzeko fenomeno horrek erabili zituen forma desberdinak, artxiboetan gordetako dokumentuetan oinarrituz.

 

Licencia Creative Commons. Pulse aqu para leerla
2020 Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.eus. Pulsar para ir a la p醙ina de Gipuzkoa.eus