
Aurkezpena
Hemen, Gipuzkoari buruzko historia eta alboko zientziak lantzen dituzten foru erakundeen argitalpen guztiak formatu digitalean eskaini nahi ditugu.
Lehen fase honetan, Artxiboko argitalpen digitalak daude eskura. Batzuk aurretik paperean argitaratutako liburuak dira, tartean agortutako zenbait, eta beste batzuk Interneten bakarrik dauden baliagai elektronikoak. Oraingoz daudenak gure lau bilduma hauetakoak dira: Elkarlanak / Encuentros (ikastaro, erakusketa eta antzekoetatik jasotako lanak), Ikerlanak / Estudios (batez ere, doktore tesiak), , Iturriak / Fuentes (transkripzioak, ulertzeko eta erabiltzeko behar dituzten azterlanak barne) eta Bekak / Becas (Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen bekekin burututako lanak).
2007an, Artxiboaren argitalpen lerroko lan berriez gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko beste departamentu batzuek argitaratutakoak erantsiko ditugu.