Zerbitzuak
Kontsulta eta agirien kopiak
Sarrera
Gipuzkoako Artxibo Orokorrera (AGG-GAO) lehenengo aldiz sartzeko nortasun agiria edo balio bereko agiriren bat besterik ez da behar.
Agiriei buruzko informazioa
Jende orori eta erakundeei zuzendurik dago. Artxiboari buruzko informazioa (fondoak, tresna deskribatzaileak, eta abar) eskaintzen dugu eta zentrora etortzen diren pertsonei edo telefonoz, eskutitzez nahiz Internet bidez kontsultak egiten dituztenei ikerketa lanetan laguntzen diegu.
Liburutegi osagarria
Historia, artxibistika, dokumentazio, paleografia, diplomatika eta iturri dokumentaletan espezializatua. Liburutegi hau 7.067 monografiek eta 50 sailkako argitalpenek osatzen dute.
Guztion esku dauden tresnak
Kontsultarako ordenagailuak eta Wood lanpara.
Agirien kopiak
Kopiak digitalak, argazki bidezko kopiak, eta irudien kopiak paperean egiten ditugu, eta baita kopia ziurtatuak.
Prezio publikoak
Hezkuntza eta kultura
Bekak
Bisita gidatuak
Liburuak
E-liburuak
Bestelako jarduerak
Ikastaroak, historiari buruzko mintegi eta hitzaldiak, agiri erakusketak, ateak zabaltzeko egunak e.a. antolatzen ditugu.
Bestalde, urtero argitaratzen ditugun liburuen aurkezpenak egiten ditugu, egile eta hitzaurre-egileen partaidetzarekin.
Zaharberrikuntza
Zaharberrikuntza laborategia
Azken aurrerapenekin ekipatuta dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren agiri eta liburuentzako erabiltzen da batez ere.
Zaintze alorreko aholkularitza
Jende orori nahiz erakundeei eskaintzen diegu.
Bestelako zerbitzuak
Agirien gordailua
Gipuzkoako lurralde historikorako garrantzia duten agiriak (familia, enpresa eta gisakoak) zaindu eta zabaltzeko aukera ematen dugu, aldi baterako gordailuen bidez, dohaintzen bidez, e.a.
Artxibo alorreko aholkularitza
Jende orori nahiz erakundeei eskaintzen diegu.