
Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko diru laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez, agiriak zaharberritzeko diru laguntzak emango ditu berriz, 1993tik 2002ra bitartean egin zuen bezala, Euskal Kultura Ondarearen Legeak (1990) ematen dizkion eskumenetan oinarrituta.
Diru laguntzak urtero emango dira, Gipuzkoako Artxibo Orokorraren ardurapean.
2009ko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago: 2009ko apirilaren 1eko GAO, 61 zk. Eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 8a da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, telefonoz edo Internet bidez.
Lehengo etapan 499.151,86 euro eman ziren diru laguntzetan, guztira. Erakunde hauek izan ziren onuradunak:
Zaharberritutako dokumentuak pergaminoan, paperean edo zeluloidean eginak ziren. Dokumentuen artean baziren, besteak beste: hiri gutunak, erregeek emandako pribilegio eta mesedeen liburuak, udal ordenantzak, udal akten eta kontuen liburuak, auziak, testamentuak, protokoloak, filmak, Kirien Liburua, antiphonarium-a, eta hirien eta itsasontzien planoak.