gipuzkoakultura.eus

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
2024ko urriak 16, asteazkena

Lekua

Lekua

AGG-GAO 1904. urtean eraikitako etxe horretan dago gaur egun. Etxea berritu eta zabaltzeko egindako lanak (1986-1990 bitartean) eta 2001. eta 2006. urteetan instalazioak gaurkotu ondotik, egungo egoitza aurrerapen berriez hornitutako zentroa da, eta irisgarritasun araudiari egokitutako eraikin historikoan kokatzen da. Ondo bereizita ditugu gune ezberdinak: jendearentzako gunea (irakurgela, inbentario gela eta areto balioanitza), lan gunea (agiriak jasotzeko gela, sailkatu eta ordenatzeko gelak, zaharberrikuntza laborategia, etab.), eta gordailuak.

Gordailuetan girotze sistema dago jarrita, eta agiriak apal trinkotan gordetzen dira. Guztira, 7.100 m luze ditugu agiriak gordetzeko.

Artxiboaren segurtasun sistema oso aurreratua da, bertan gordetzen den agiri-ondarea ondo zainduta dagoela ziurtatzeko.

 


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.eus. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.eus