

Aurkezpena
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren gobernuko erakundeen artxibo historikoa da Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO), Batzar Nagusiena eta Foru Aldundiarena, alegia. Organikoki, Kultura eta Euskara Departamentuaren menpe eta Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren barruan dago, Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuaren barruan, hain zuzen.
Gure artxiboak XV. mendetik XX. mendearen amaiera arteko agiriak gordetzen ditu. Fondoen tamainaren arabera, bi dokumentu-multzo handi bereiz ditzakegu: alde batetik, XV. eta XVI. mendeetan sorturiko erakundeenak (Batzarre eta Aldundiak, Gipuzkoako Korregimendua, eta Tolosako notari barrutiko protokoloak), eta bestetik, partikularrenak eta erakundeenak direnak, gehienak ondorengoak, bilduma edo atal faktizioren bat barne (Indalezio Ojanguren —argazkitegia—, Gaztañaduy Etxea —dohaintza partikularra—, Udaletako kaparetasun-agiriak...).
Artxiboa XVI. mendeaz geroztik dago Tolosan (Batzarre eta Aldundien artxiboa), eta gaur egungo egoitza aurrerapen berriez hornitutako artxibo-zentroa da.
Jende orori gure dokumentuak kontsultatzeko aukera emateaz gain, hainbat ekintza antolatzen dugu hezkuntza eta dokumentu ondarea zaharberritze arloetan, eta kultura arloan, oro har: ikastaroak, erakusketak, bisita gidatuak, bekak, diru laguntzak, argitalpenak, eta baita liburuak nahiz e-liburuak ere.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 08.30etatik 14.30etara