Artxibora bisita gidatuak
Hezkuntza eta Kultura arloetan Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (AGG-GAO) antolatzen ditugun ekintzen artean artxibora bisita gidatuen programak du partaide kopururik handiena.
Helburuak
Asmoa da ikasle gazteei artxibo historiko baten funtzionamendua erakustea, dokumentuekin harremanetan jartzea, historiaren irakaskuntza hornitzeko eta gure dokumentu-ondarearen ezagutza eta zaintzaren inguruko interesa pizteko.
Hartzaileak, batez ere, DBHko 2. zikloko ikasleak, batxilergokoak (LOGSE), eta Lanbide Heziketakoak dira, nahiz eta irekita egon artxibo prestakuntzako eta gizarte- nahiz kultura- prestakuntzako ikastaroak egiten dituztenentzat ere. Ikasturtearen hasieran gutun bat bidaltzen dugu Gipuzkoako Erdi Mailako Irakaskuntzako ikastetxe guztietara, programa honi buruzko informazio eguneratua emateko.
Egitura
Informazioa
Bisitaren iraupena, komenigarria den ikasle kopurua eta beste gai batzuei buruzko informaziorik nahi baduzu, edota bisita eguna hitzartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan artxiboarekin, telefonoz edo Internet bidez.
Partaideak
1992-1993ko ikasturtetik gaur arte, 9.542 ikasle izan ditu programak:
Bestelako jarduerak
Artxibora bisita gidatuak egiteko programa honetan parte hartzeaz gain, heziketa eta kulturako beste ekintza batzuk ere egin daitezke irakasleekin batera, bai artxiboan bertan, bai ikastetxeetan: gai jakin batzuei buruzko mintegiak eta klaseak antolatu, dokumentu iturriak erabiliz; dokumentuei buruzko praktikak; dokumentu erakusketak, eta abar.