gipuzkoakultura.eus

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
2024ko urriak 16, asteazkena

Fermín Lasala Collado, Mandas eta Villanuevako duke konsortea

Fermín Lasala Collado, Mandas eta Villanuevako duke konsortea, goi mailako politikari bat izateaz gain, diplomazialari bikaina eta historialari aitortua izan zen. Zalantzarik gabe, XIX. mendean proiekzio gehien izandako gipuzkoarra da, eta Berrezartze garaiko politikari garrantzitsuenetakoa. Politikari gisa, beti egon zen Donostiaren eta Gipuzkoaren zerbitzura, eta egitasmo politiko eta ekonomiko ugari babestu zituen bizitza guztian zehar.

Oso aberats egin zen, eta hil zenean, 1917ko abenduaren 17an, lortutako fortuna guztia Gipuzkoako probintziari utzi zion, oinordeko bakar eta unibertsal gisa, Foru Aldundia izanik Gipuzkoako probintziaren ordezkaria. Foru Aldundiari utzi zion, baita ere, bere artxibo pribatua, eta, gaur egun, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean dago.

Urteurren hori dela eta, Gipuzkoako Artxibo Orokorrak,, joan zen abenduan, Interneten argitaratu zituen, Gipuzkoako artxibo atarian, Fermin de Lasala y Colladoren artxibo pribatuaren deskripzioak.

Halaber, haren biografia labur bat jasotzen duen bideo bat aurkeztun dugu. Horretarako, haren artxibo pertsonaleko dokumentazioa erabili da, baita Carlos Rilova Jericó Historiako doktoreak pertsonaia horren inguruan egindako tesia ere.

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.eus. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.eus