gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 5, igandea
e-liburuak

Bekak / Becas 19

Portada

Sagarna Urzelai, Iñaki: Londoneko Euskal Delegaritzaren propaganda eta kontrapropaganda Britania Handian: Jose Inazio Lizaso eta sarraskien inguruko eztabaidak (1936-1939)

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2021. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 275 orrialdeko azterlana.

Ikerketaren helburua Euskal Gobernuak Ingalaterraren aurrera eramaniko propaganda aztertzea da. Horretarako, Jose Inazio Lizasok gidatutako Euzko Jaurlaritzaren Delegaritzak egindako lana historiatu eta gehienbat egindako lan propagandistiko, kontrapropagandistiko eta diplomatikoa aztertuko dugu hurrengo orrietan.

Aipatutako jomuga kontuan, lana lau zatitan banatzen da. Memoriaren mamia, Jose Inazio Lizasoren biografia labur bat eskainiz hasiko da. Jarraian, Erresuma Batuko Gobernu eta prentsak Espainiako Gerra Zibilaren aurrean, euskaldunei begira, izandako jarrerak dira ikergai. Hurrena, Euskal Gobernuak Erresuma Batuan gerran zehar izandako ordezkaritza ezberdinen ingurukoak osatzen du.. Azkena da zati handiena. Propagandaren ingurukoa. Lehendabizi, Gerra Zibilean penintsulan eta Erresuma Batuan sortutako aparatuak identifikatu eta aztertuko dira. Honen ostean, Lizasok, lehendakaritzaren ordezkaritzak gauzatu zuen propagandaren nolakotasuna zehaztuko da, E.M. Wright agentziak izandako paperan zentratuz. Irratiaz salbu, beste kanal ezberdinen bana-banako azterketa batek jarraituko dio eta ondorioei heldu aurretik, hainbat sarraski-propagandako kasu izango dira hizpide: bonbardaketak eta erailketak esaterako.

Creative Commons LogoLan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0)


Pdf nabigagarria jeitsi (3.770 Kb)

AURKIBIDEA

  • SARRERA
  • JOSE INAZIO LIZASOREN BIOGRAFIA
  • EUZKADI ETA INGALATERRA GERRA ZIBILEAN ZEHAR
  • ERRESUMA BATUKO KOMITEAK
  • LONDONEKO EUSKAL DELEGARITZA
  • OGASUN, HORNIKUNTZA ETA LAGUNTZA SOZIAL SAILETAKO DELEGARITZAK
  • GERRA ZIBIL GARAIAKO PROPAGANDA-EGITURAK
  • EUSKAL PROPAGANDA
  • EUSKAL DELEGARITZAK GAUZATUTAKO PROPAGANDAREN NOLAKOTASUNA
  • PRENTSAN PROPAGANDA
  • LIBURU ETA LIBURUXKAK
  • HITZALDI ETA KONFERENTZIAK
  • FILMEAK: GUERNIKA ETA EUZKO-DEYA
  • BIZKAIRAKO BIDAIAK: POTEMKIN BIDAIAK?
  • EUSKAL FRENTE KULTURALA: ERESOINKA ETA EUZKADI
  • EUSKALDUNON LAGUNEN NAZIOARTEKO LIGA INGALATERRAKO SAILA. NAHI BAINA EZIN
  • SARRASKIZ-SARRAZKI
  • EUSKAL APAIZEN FUSILAMENDUAK
  • BONBARDAKETAK: GERNIKA ETA DURANGO
  • BASQUE CHILDREN
  • ZIBIL ETA PRESOEN AURKAKO SARRASKIAK
  • ONDORIOAK
  • BIBLIOGRAFIA

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net