Liburuak
Iturriak / Fuentes
1. ASKOREN ARTEAN: El Libro de los Bollones. Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995. 483 or. ISBN 84-7907-156-7.
Bolloien Liburua pergamino gainean idatzitako kodizea da,
XV. mende amaierakoa. Garai hartan indarrean ziren Probintziako
araudiak eta beste zenbait agiri kopiatuak izan ziren liburu
horretara: Batzar Nagusietako aulki eta botoen zerrenda, eskrituren
ereduak, suteen zerrenda, eta abar. Garaiotara heldu den XV.
mendeko kopiatzaile bakarra da eta Gipuzkoako Agiritegi Orokorrean
(Tolosa) gordetzen da, Batzar Nagusi eta Aldundien fondoaren
barruan.
Argitalpen honetan eskuizkribuaren transkribatze paleografikoa
jaso dugu; eta aurretik azterketa batzuk ipini ditugu: Probintziako
izkribautzaren ingurukoa, kodizearen egileei buruzkoa, eta
garai hartako gipuzkoar erakundeei buruzkoa