Liburuak
Ikerlanak / Estudios
8. OLIVERI KORTA, Oihane: Mujer, casa y estamento en la Gipuzkoa del siglo XVI. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009. 681 or. ISBN 978-84-7907-603-0
Oihane Oliveriren doktorego tesiak XVI. mendeko Gipuzkoako emakume kapareak aztertzen ditu, Bergarako Egino-Mallea familia erreferentziatzat hartuta, eta mende hartan, Gipuzkoan kapareen estamentuaren eraketan izan zuten papera azaltzen du.
Estamentutan banatutako gizartearen testuinguruan, oekonomiarenean, emakumeei esleitutako eskumenak eta emakume izateak ezarritako mugaketak aztertzen ditu egileak. Beren etxeak gobernatzeko gaitasuna zuten emakumeak ziren eta etxeko ondarearen kudeaketan eta transmisioan parte hartzen zuten, bai eta merkataritzan eta harreman sareetan ere; Gipuzkoako eliteen etxeko ekonomian izan zuten protagonismoa itzultzen die egileak.