gipuzkoakultura.eus

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
2024ko abenduak 3, asteartea

Liburuak

Ikerlanak / Estudios

Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Moderna7. TRUCHUELO GARCÍA, Susana: Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Moderna. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2004. 714 or. ISBN 84-7907-456-6

Susana Truchueloren doktore tesian, Gipuzkoa garai bateko monarkia hispanikoa osatzen zuten erresuma eta lurraldeen multzoan aztertzen da. Nola 1550etik 1659ra bitartean izaera espezifiko bat sendotu zuen, Gaztelako Koroaren barnean, zerga, armada, merkataritza eta horrelako arloetan eskubide eta askatasunak zituen entitate politiko bat bilakatuz.

Liburu honetan, ikerlari gazte baina esperientziadun honek agerian jartzen du Goi Aro Berrian Gipuzkoaren eta Koroaren arteko botere harremanen giltzarri nagusiak adostasuna lantzea eta zerbitzuak ematearen truke pribilegioak eskuratzea izan zirela, truke horrek berekin zuelarik Gipuzkoak eskuratutako eskubide eta askatasunak erregeak errespetatu beharra.

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.eus. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.eus