Liburuak
Bekak / Becas
1. TRUCHUELO GARCÍA, Susana: La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (siglos XVI-XVII). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997. 344 or. ISBN 84-7907- 210-5.
Susana
Truchueloren liburu hau historia politiko berriaren ikerlanen
barruan kokatzen da bete-betean. Probintziaren erakundeak
eratu ziren prozesua eta erakunde horietan udal korporazioek
izan zuten partaidetzaren bilakaera aztertzen du, XIV. mendetik
XVIII.aren hasierara doan pasarte historikoan, baina, batik
bat, XVI. eta XVII. mendeetan. Korporazio horiek Gipuzkoako
Batzarretan eta Diputazioan zuten partaidetzan eta sarrera
eskubideetan gertatzen ziren desberdintasunak dira azterketaren
ardatza.
Ikerle gazte honen gaitasuna eta argitasuna agerian jartzen
dituen lan honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka izan du
eta doktore tesian jarraipena izan du eta Ikerlanak / Estudios bildumaren 7. zenbakian 2004an argitaratu dugu.