Bekak / Becas 19
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2021. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 275 orrialdeko azterlana.
Ikerketaren helburua Euskal Gobernuak Ingalaterraren aurrera eramaniko propaganda aztertzea da. Horretarako, Jose Inazio Lizasok gidatutako Euzko Jaurlaritzaren Delegaritzak egindako lana historiatu eta gehienbat egindako lan propagandistiko, kontrapropagandistiko eta diplomatikoa aztertuko dugu hurrengo orrietan.
Aipatutako jomuga kontuan, lana lau zatitan banatzen da. Memoriaren mamia, Jose Inazio Lizasoren biografia labur bat eskainiz hasiko da. Jarraian, Erresuma Batuko Gobernu eta prentsak Espainiako Gerra Zibilaren aurrean, euskaldunei begira, izandako jarrerak dira ikergai. Hurrena, Euskal Gobernuak Erresuma Batuan gerran zehar izandako ordezkaritza ezberdinen ingurukoak osatzen du.. Azkena da zati handiena. Propagandaren ingurukoa. Lehendabizi, Gerra Zibilean penintsulan eta Erresuma Batuan sortutako aparatuak identifikatu eta aztertuko dira. Honen ostean, Lizasok, lehendakaritzaren ordezkaritzak gauzatu zuen propagandaren nolakotasuna zehaztuko da, E.M. Wright agentziak izandako paperan zentratuz. Irratiaz salbu, beste kanal ezberdinen bana-banako azterketa batek jarraituko dio eta ondorioei heldu aurretik, hainbat sarraski-propagandako kasu izango dira hizpide: bonbardaketak eta erailketak esaterako.
Lan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0)
Pdf nabigagarria jeitsi (3.770 Kb)