Bekak / Becas 14
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018. urtean emandako ikerketa historikorako bekarekin egindako azterketa, 149 orrialde dituena, eta Juan José Larrea Conde doktore jaunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle titularrak bermatua.
Lanak, ikuspegi orokor batetik, Donostiako monasterioaren inguruan egituratzen den lurraldearen azterketari heltzen dio; izan ere, lehen mailako aktore berrien agerpenarekin garatzen da, hala nola 1180 inguruan sortutako hiribildua.
Ricardo Izaguirrek 1931 eta 1950 artean egindako ikerketetatik abiatuta, tokian bertan kokatzeari dagokionez, eta, ikuspuntu historikotik, Donostiari buruzko dokumentaziorik goiztiarrena aztertzeari buruz Luis Javier Fortunek 1981ean egindako ikerketetatik abiatuta, egileak dokumentu dosierraren deskribapen desberdinen logika espaziala aztertzen du, XII. mendetik XX. mendera bitarteko dokumentuek osatua, eta Donostiako monasterioaren kokapena eta hamarrenaren kobrantza eremua, Iruñeko katedralari lagatako ondasunena eta 1180ko foruarena berrikusten ditu.
Bestalde, toponimiaren eta kartografiaren esparruko ikerketa-tresna berriek, lurralde- eta espazio-nozioei dagokienez historiografia berritzeak eta artxiboetarako sarbide handiagoak aukera eman diote Donostiako lurraldearen eraikuntza-prozesuaren interpretazio berri batean aurrera egiteko.
Lan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0)
Pdf nabigagarria jeitsi (19849 Kb)