gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 3, asteartea
e-liburuak

Bekak / Becas 12

Portada

LEKUONA ILUNDAIN, Aitziber: Olazabalgo San Salbatore monasterioaren dohaintzak lurraldea zehazteko eta ulertzeko proposamena. [linean]. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2021. Interneten aurki daiteke bakarrik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 151 orrialdeko azterlana, eta Juan Jose Larrea Conde doktore jaunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle titularrak, bermatua.

Ikerketa honek Olazabalgo San Salbatore (Altzo) monasterioko dohaintzen lurraldearen definizioa eta ulermena azaltzen du, 1025ean eginak, San Juan de la Peña (Jaka) monasterioaren alde. Eta egungo espazio-irudikapena errotik aldatzen duen proposamen berri batekin amaitzen da.

Egileak Olazabalgo San Salbatoreren inguruan dagoen historiografia aztertzen du, 1025eko dohaintzako agiriak aztertzen ditu eta Gipuzkoako Artxiboetan dagoen informazio guztia erabiltzen du 1025eko agiriaren lurralde-logika ulertzeko. Horretarako, XI.-XII. mendeetako gizartera hurbiltzeko metodo bat proposatzen du, Behe Erdi Aroko et Lehen Aro Modernoko agirietan jasotako aztarnen bidez. Gaur egun Internetek eskaintzen dituen tresna kartografikoak ere erabili ditu, gure aurreko historialariek amestu ere ezin zituztenak.

Eskerrak eman nahi dizkiogu egileari egin duen ahaleginagatik, izan ere, jakina denez, mendebaldeko lurralde guztietako iturri idatzien ikuspegitik, tarte kritiko bat badago eskuragarri dauden informazioen eremuan Antzinatetik datozen iturrien eta Erdi Aroko iturri diplomatikoen artean, Gipuzkoa hutsune luzeena pairatzen duten espazioen artean dago. Hidazioren kronikako (V. mendea) Varduliari buruzko aipamena eta XI. mendean inguruko monasterioetan espazio honi buruzko lehen aipamenak agertzen diren idatzitako dokumentuen artean, XI. mendetik XII. mendera bitarteko testuen azterketa baldintzatu duen erabateko isilune dokumentala dago. Hori dela eta, are garrantzitsuagoa da Gipuzkoako historiari egiten dion ekarpena.

Creative Commons LogoLan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0)


Pdf nabigagarria jeitsi (14130 Kb)

Aurkibidea

  • 0.IRUDI ETA TAULEN AURKIBIDEA
  • 1.SARRERA.
  • 2. SAN SALBATORE MONASTERIOAREN DOHAINTZA DOKUMENTUA
    • 2.1 Olazabalgo dohaintza dokumentuaren kopiak
    • 2.2. Olazabalgo monasterioaren inguruko kopiak.
      • 2.2.1. Lakidaingo Santiago monasterioaren dohaintza
      • 2.2.2. Binieseko Santa Eufemiaren inguruko auzia
      • 2.2.3. Agoncillo herriaren dohaintza
    • 2.3. Data.
    • 2.4. Kontestu historikora egin diren hurbilketak
    • 2.5. Dokumentuaren interpretazioa
    • 2.6. Proposatutako transkribapenak
    • 2.7. Toponimoen identifikazioa
  • 3. AGIRIEN HUSTUKETA TOPONIMIKOA ETA IDENTIFIKAZIO POSIBLEAK.
    • 3.1. Gaharraga
    • 3.2. Orerurte
    • 3.3. Lascuren
    • 3.4. Uzturre
    • 3.5. Ainarte de Areiznabar
      • 3.5.1. Areiznabar
      • 3.5.2. Areiz.
      • 3.5.3. Arayz ibaia.
      • 3.5.4. Arnabar.
      • 3.5.5. Ainarte edo Amatre
    • 3.6. Arzagudum.
    • 3.7. Verasibia.
      • 3.7.1. Berazubi baserriak.
      • 3.7.2. Tolosako Berazubi auzoa.
      • 3.7.3. Tolosako Berasibia etxea.
    • 3.8. Haralarre
    • 3.9. Hezizazaual alia Hezizaray
    • 3.10. Arrandari Sansoiz
    • 3.11. Ugarte.
    • 3.12. Zuhaznabar.
    • 3.13. Otsabio
    • 3.14. Haya et Elcanno
    • 3.15. Ezquiaga
    • 3.16. Iturrioz.
    • 3.17. Gurtia
  • 4. MONASTERIOAREN LURRALDE LOGIKA.
    • 4.1. Monasterioaren lurraldealdearen zedarritzea
    • 4.2. Aralarreko ondasunak.
    • 4.3. San Salbatore inguruko lursailak.
    • 4.4. Semeen dohaintzak.
    • 4.5. Monasterioaren lurraldea eta inguruko lursailak.
  • 5. ALTZOKO OLAZABAL LEINUA ETA SAN SALBATORE PARROKIAREN PATRONATUA.
    • 5.1. Altzoko errotak
    • 5.2. Olazabalgo patronatua.
    • 5.3. XII-XIII mendeetako Olazabal: toponimia ala leinuaren adierazle?
  • 6. ONDORIOAK
  • 7. ERABILITAKO DOKUMENTUAK.
  • 8. BIBLIOGRAFIA.
  • 9. ERANSKINAK

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net