gipuzkoakultura.eus

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
2024ko azaroak 5, asteartea

Acta

Historia

Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) Gipuzkoako foru erakundeen artxibo historikoa da, hau da, Gipuzkoako Batzarre Nagusien eta Foru Aldundiaren artxiboa. Bere jatorria Batzarre eta Aldundien artxiboan dago; gero, XX. mendean, jatorrizko artxiboari erantsi zitzaizkion Gipuzkoako Korregimenduaren artxiboa, Tolosako notari barrutiko protokoloak, eta beste zenbait artxibo eta agiri bilduma, publiko nahiz pribatuak. Beraz, gaur egun artxiboen artxibo izatera heldu dela esan genezake.

Batzarre eta Aldundien artxiboa XIV. mendean sortu zen, Gipuzkoako Hermandadearekin batera. Ez zuen egoitza finkorik izan, 1530eko maiatzaren 4an Batzarre Nagusiek, Zumaian bildurik, artxiboa Tolosako Santa Maria elizara eramatea erabaki zuten arte. Bertan iraun zuen 1904. urtean Aldundiak San Frantzisko ibiltokiko artxibo etxea egin zuen arte.

 


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.eus. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.eus