gipuzkoakultura.eus

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
2024ko azaroak 5, asteartea

Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko diru laguntzak

Diru laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Turismo eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako agiri-ondarea zaharberritzeko diru-laguntzen lerro bat du, 1993tik garatzen ari dena, Euskal Kultura Ondarearen Legeak (1990) ematen dizkion eskumenetan oinarrituta.

Diru-laguntzak urtero ematen dira, Gipuzkoako Artxibo Orokorraren (AGG-GAO) ardurapean.

2022ko deialdia otsailaren 17ko 0910/119/2022 Foru Aginduaren bidez onartu da eta martxoaren 2ko 41. zenbakiko GAOn argitaratu da. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ikus Oinarriak eta deialdia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laguntza, beka eta diru-laguntzetarako ataria edo jar zaitez harremanetan artxiboarekin, telefonoz edo Internet bidez.

1993tik gaur arte, diru-laguntzak honako erakunde hauei eman zaizkie:

  • - Udalak: Albiztur, Aretxabaleta, Arrasate, Asteasu, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donosita-San Sebastián, Eibar, Elgeta, Errenteria, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Hernani, Hondarribia, Irun, Lizartza, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Segura, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zegama, Zizurkil...
  • - Irabazi asmorik gabeko erakundeak: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea, Donostiako Real Automóvil Club Vasco-Navarro, Euskadiko Filmategi Elkartea, Hondarribiko Done Pedro Itsas-gizonen Kofradia eta Arrasate Zientzia Elkartea.

Zaharberritutako dokumentuak pergaminoan, paperean edo zeluloidean eginak ziren. Dokumentuen artean baziren, besteak beste: hiri gutunak, erregeek emandako pribilegio eta mesedeen liburuak, udal ordenantzak, udal akten eta kontuen liburuak, auziak, testamentuak, protokoloak, udal erroldak, kartelak, Kirien Liburua, filmak, antiphonarium-a, eta hirien eta itsasontzien planoak.

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.eus. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.eus