Aurkezpena
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren gobernuko erakundeen artxibo historikoa da Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO), Batzar Nagusiena eta Foru Aldundiarena, alegia. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren menpe eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren barruan dago, Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuaren barruan, hain zuzen.
OHARRA
Artxiboan burutzen ari diren obra batzuk direla eta, ikertzaileen gelan ez da kalefaziorik egongo.
GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRERA ETORTZEKO BALDINTZAK, COVID-19 DELAKOAREN ONDORIOZ
Egoitza honetara sartzerakoan, erabiltzaileek onartutako
Neurriak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.
AURREZ-AURREKO KONTSULTA: nahitaezkoa ez bada ere, aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da. Kontsultatu beharreko dokumentuak aldez aurretik eska daitezke.
KONTSULTA TELEMATIKOA: informazioa edo kopia digitalak eska daitezke gure atariaren bidez (
http://artxiboataria.gipuzkoa.eus), telefonoz (943 415262) edo posta elektronikoz (
agg-gao@gipuzkoa.eus).
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08.30etatik 14.30etara.
2023KO EGUTEGIA: Artxiboa itxita egongo da: