gipuzkoakultura.eus

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
2024ko martxoak 29, ostirala

Liburuak

Bekak / Becas

La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado…1. TRUCHUELO GARCÍA, Susana: La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (siglos XVI-XVII). Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997. 344 or. ISBN 84-7907- 210-5. 

Susana Truchueloren liburu hau historia politiko berriaren ikerlanen barruan kokatzen da bete-betean. Probintziaren erakundeak eratu ziren prozesua eta erakunde horietan udal korporazioek izan zuten partaidetzaren bilakaera aztertzen du, XIV. mendetik XVIII.aren hasierara doan pasarte historikoan, baina, batik bat, XVI. eta XVII. mendeetan. Korporazio horiek Gipuzkoako Batzarretan eta Diputazioan zuten partaidetzan eta sarrera eskubideetan gertatzen ziren desberdintasunak dira azterketaren ardatza.
Ikerle gazte honen gaitasuna eta argitasuna agerian jartzen dituen lan honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka izan du eta doktore tesian jarraipena izan du eta Ikerlanak / Estudios bildumaren 7. zenbakian 2004an argitaratu dugu.

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.eus. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.eus