gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 2, astelehena
e-liburuak

Bekak / Becas 17

Portada

Berasategi Armendariz, Ane y Santamaria Irizar, Teresa: Gipuzkoako Diputazioaren Hezkuntza politika: 1836-1900

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1998. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 308 orrialdeko azterlana, Pauli Dávila Balsera Doktore jaunak (Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila katedraduna) bermatua.

Ikerketaren helburua 1839 eta 1900 bitartean Gipuzkoako Aldundiak jorratutako hezkuntza-politika aztertzea da, Gobernuak agindutakoa eta bertakoek eskatutakoaren aurrean, Diputazioak agertzen dituen jarrera, jokabide eta iniziatibak alegia.

Lan honen abiapuntua Espainiako Hezkuntza Sistema aztertzea da, zein punturaino efektiboa edo efikaza izan zen egiaztatzeko. Horretarako, Diputazioak Estatuko politikarekin erlazionatutako edo lotutako ekimenen nahiz hortik kanpo kokatzen direnen azterketaren bidez zer egin zuen ikertuko da, Estatuko legeria soilik aztertzera mugatu gabe.

Lana hiru ataletan banatzen da:

  • Lehenengo atalean errealitate sozio-politikoarekiko hurbilpen bat burutzen da.
  • Bigarrenean, aurreko atala osatuz eta hezkuntzara gerturatuz, lege-testuingurua aurkituko dugu.
  • Hirugarren atalak lan honen ikerketa-gaia zuzenean jorratzen du, honen azterketa, jarraipena eta irakurketa erraztarazteko gako historikoetan oinarritutako bi garai bereiziz: lehena, 1839tik 1876ra arte, eta bigarrena, 1876tik 1900era arte.

Creative Commons LogoLan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0)


Pdf nabigagarria jeitsi (230.902 Kb)

AURKIBIDEA

  • SARRERA
  • TESTUINGURU SOZIO- POLITIKOA
  • LEGE TESTUINGURUA
    • Lehen hezkuntzako Someruelos Legea
    • Bigarren hezkuntzako Pidal Plana
    • Instrukzio Publikoko Moyano Lege Orokorra (1857)
    • 1859ko Euskal Probintzientzako uztailaren 4ko Erret agindua

  • GIPUZKOAKO DIPUTAZIOAREN HEZKUNTZA POLITIKA
    1. LEHENENGO GARAIA: 1839-1876
      1. LEHEN HEZKUNTZA
        • Lehen hezkuntzako Batzar probintzialak
        • Irakaslegoa:
          Maisuen Eskola normal (1845-1848)
          Maistren Eskola normala (1865-1869)
          Irakaslegoaren izendapena
          Sobresueldoak
        • Lehen hezkuntzako ikuskaritza
        • Lehen hezkuntza eta euskara
      2. BIGARREN HEZKUNTZA
        • Bergarako Institutua
        • Donostiako Institutua
        • Oñatiko Institutua
      3. IKASKETA BEREZIAK
        • Eskola Industríala
        • Nautika eta Komertzio eskolak
        • Oñatiko Nekazal eskola
      4. GOIMAILAKO HEZKUNTZA: Oñatiko Unibertsitatea
    2. BIGARREN ATALA: 1876-1900
      1. LEHEN HEZKUNTZA
        • Instrukzio publikoko Batzar probintziala eta Lehen hezkuntzako Ondasunen Kaxa berezia
        • Irakasleen sobresueldoak
        • Ikuskaritza
        • Lehen hezkuntza eta euskara
      2. BIGARREN HEZKUNTZA
        • Donostiako Institutu probintziala
      3. IKASKETA BEREZIAK
        • Nautika eta Komertzio eskola
        • Arte eta Ofizioetako eskolak
      4. GOIMAILAKO HEZKUNTZA: Oñatiko Unibertsitatea.
    3. LEGEAK ARAUTUTAKOAZ KANPOKO ARLOAK
      1. HEZKUNTZA BEREZIA
      2. NEKAZAL HEZKUNTZAREN SUSTAPENA
      3. ARTE ETA ZIENTZIETAKOIKASKETA LAGUNTZAK
  • ONDORIOAK
  • BIBLIOGRAFIA
  • ERANSKINAK

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net