gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 2, astelehena
e-liburuak

Bekak / Becas 16

Portada

Benito Conde, César Javier: La colección de pintura del convento de Santa Ana de Lazkao. Honor y devoción en una clausura femenina guipuzcoana del Seiscientos.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2020. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 143 orrialdeko azterlana, Jose Javier Velez Chaurrik (Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historiako katedraduna) bermatua.

Lazkaoko Santa Ana komentua 1645eko martxoaren hogeita batean sortu zuen Maria Lazkano Sarriak (1593-1664), Lazkano Etxeko XIV. Andreak, erretiratzeko eta lurperatzeko leku gisa. Lan honek komentuko pintura-bilduma aztertzen du, batez ere patroiaren fundazio-dotetik eta ondorengo oparietatik osatutakoa. Mihise gaineko oleo multzo bat da, kalitate adigarrikoa eta horietako batzuetan kalitate handia eta kontserbazio-egoera egokia duena. Ikonografia erlijiosoak dira nagusi, eta hainbat erretratu daude bertan. Pinturen egiletza bertako artista eta tailerrekin lotuta dago Diego Mugarrieta gipuzkoarrarekin, esaterako . Erretratuek, berriz, gustua eta gorteko modeloak ezagutzen dituzten kanpoko margolarien eskua erakusten dute.

Estiloari dagokionez, Seiehunen erdiko hamarkadetako espainiar pinturaren obra adierazgarriak dira. Erlijio-gaiak naturalismoaren zordun dira hurbiltasuna eta sinesgarritasuna bilatzen duten tipo arrunten erabileran, eta argiaren erabileran tenebrismoaren zordun dira, sorta indartsuetan zuzendua, eta paleta murriztuan, nahiz eta mihise batzuetan aberastu egiten den, Barroko osoa seinalatuz. Erretratuak, bestalde, Urrezko Mendean arrakasta izan zuten gorteko modeloei sor zaizkie konposizioan eta baliabideetan, Velazquezen eta Martinez del Mazo erreferenteekin. Ikonografia erlijiosoek Maria Lazkanoren espiritualtasuna eta Kontraerreforma islatzen dituzte, aita santuaren nagusitasunari, penitentziari edo Sortzez Garbiari buruzkoak. Bitartean, ugazabandrearen eta haren seme-alaben eta lehen abadesen erretratuak familiaren gorespenaren eta sorrerako memoriari eusteko itxaropenen ondorioa da.

Creative Commons LogoLan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0)


Pdf nabigagarria jeitsi (3896 Kb)

Aurkibidea

  • ÍNDICE DE FIGURAS
  • PRESENTACIÓN
  • INTRODUCCIÓN
  • 1. MARÍA DE LAZCANO Y SARRÍA (1593-1664): EL PERSONAJE Y SU VIDA
  • 2. LA PINTURA BARROCA EN EL PAÍS VASCO
    • 2.1. Introducción: el Siglo de Oro español
    • 2.2. La pintura en el País Vasco: arte importado y talleres locales
      • 2.2.1 Diego de Mugarrieta
  • 3. LA COLECCIÓN DE PINTURA DE SANTA ANA DE LAZKAO: MEMORIA FUNDACIONAL Y ALABANZA A DIOS
    • 3.1. El retrato en el convento de Santa Ana de Lazkao
      • 3.1.1. Retrato de María de Lazcano y Antonio Felipe de Oquendo y Lazcano
      • 3.1.2. Retrato de María Teresa de Oquendo y Lazcano
      • 3.1.3. Retrato de Margarita de Austria
      • 3.1.4. Abadesas y monjas
  • 3.2. Devoción y Contrarreforma en la pintura religiosa de Santa Ana de Lazkao
    • 3.2.1. La Trinidad
    • 3.2.2. El Calvario
    • 3.2.3. La Inmaculada Concepción
    • 3.2.4. San Juan, hijo de Zacarías e Isabel
      • 3.2.4.1. San Juanito y el Niño Jesús
      • 3.2.4.2. San Juan adolescente
      • 3.2.4.3. La degollación del Bautista
    • 3.2.5. María Magdalena
    • 3.2.6. San Bernardo
  • 4. CONCLUSIONES
  • FUENTES DOCUMENTALES
  • BIBLIOGRAFÍA

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net