Bekak / Becas 12
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 151 orrialdeko azterlana, eta Juan Jose Larrea Conde doktore jaunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle titularrak, bermatua.
Ikerketa honek Olazabalgo San Salbatore (Altzo) monasterioko dohaintzen lurraldearen definizioa eta ulermena azaltzen du, 1025ean eginak, San Juan de la Peña (Jaka) monasterioaren alde. Eta egungo espazio-irudikapena errotik aldatzen duen proposamen berri batekin amaitzen da.
Egileak Olazabalgo San Salbatoreren inguruan dagoen historiografia aztertzen du, 1025eko dohaintzako agiriak aztertzen ditu eta Gipuzkoako Artxiboetan dagoen informazio guztia erabiltzen du 1025eko agiriaren lurralde-logika ulertzeko. Horretarako, XI.-XII. mendeetako gizartera hurbiltzeko metodo bat proposatzen du, Behe Erdi Aroko et Lehen Aro Modernoko agirietan jasotako aztarnen bidez. Gaur egun Internetek eskaintzen dituen tresna kartografikoak ere erabili ditu, gure aurreko historialariek amestu ere ezin zituztenak.
Eskerrak eman nahi dizkiogu egileari egin duen ahaleginagatik, izan ere, jakina denez, mendebaldeko lurralde guztietako iturri idatzien ikuspegitik, tarte kritiko bat badago eskuragarri dauden informazioen eremuan Antzinatetik datozen iturrien eta Erdi Aroko iturri diplomatikoen artean, Gipuzkoa hutsune luzeena pairatzen duten espazioen artean dago. Hidazioren kronikako (V. mendea) Varduliari buruzko aipamena eta XI. mendean inguruko monasterioetan espazio honi buruzko lehen aipamenak agertzen diren idatzitako dokumentuen artean, XI. mendetik XII. mendera bitarteko testuen azterketa baldintzatu duen erabateko isilune dokumentala dago. Hori dela eta, are garrantzitsuagoa da Gipuzkoako historiari egiten dion ekarpena.
Lan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0)
Pdf nabigagarria jeitsi (14130 Kb)