gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 3, asteartea
e-liburuak

Bekak / Becas 8

Portada

GEREÑU ODRIOZOLA, Idoia. Antzertiren lehen aroa (1932-1936). II. Errepublikako euskal gizartearen isla [linean]. Donostia: Gipuzkoako Foru aldundia, 2020. Interneten aurki daiteke bakarrik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 93 orrialdeko azterlana, Eduardo Perez Rasillak (Carlos III Unibertsitateko irakaslea) bermatua.

Idoia Gereñuk Antzerti – euskal antzerkiari eskainitako euskarazko lehen hilabetekaria – ren ibilbide luzea aztertzen du, bere sorreratik Gerra Zibilak eten zuen arte.

Hilabetekariaren 54 aleetan argitaratutako euskarazko 46 lanen azterketak (jatorrizkoak, itzulpenak edo moldaketak), haien ezaugarriak ezagutzera ematen dizkigu: hizkuntza, gaiak, generoak, pertsonaiak, etab.

Halaber, Antzerti-k zabaldutako albisteen azterketan antzerki-jarduera bizia zela agerian jartzen da (emanaldiak, argitalpenak, lehiaketak, omenaldiak), eta Euskal Herritik kanpoko antzerkiari buruzko erreferentziaz gain euskal irrati eta zinemari buruzkoak ere aurkitzen ditugu.

Ikerketa honek agerian uzten du euskarazko antzerkigintzaren goraldian Antzerti aldizkariak izan zuen ekarpena, literatura, hizkuntza eta, azken batean, euskal kultura ere bultzatu zituena, garapen kultural eta kontzientziazio sozial eta politikoa eman zen garai berean.

Creative Commons LogoLan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0)


Pdf nabigagarria jeitsi (1028 Kb)

Aurkibidea

  • AURKEZPENA
  • 1. ANTZERTI BERE TESTUINGURU HISTORIKOAN
  • 2. ANTZERTIREN EDUKIA
    • 2.1. Sarrera
      • 2.1.1. Antzertiren aurkibidea
    • 2.2. Obrak
      • 2.2.1. Antzezlanak
      • 2.2.2. Sailkapena
        • 2.2.2.1. Antzezlan originalak eta itzulpen edota egokitzapenak
        • 2.2.2.2. Haurrentzat edo helduentzat idatzitako obrak
        • 2.2.2.3. Komedia edo amaiera atsegindun obrak, edo tragedia ala drama
        • 2.2.2.4. Ekitaldi ezberdinak dituzten obrak
        • 2.2.2.5. Pertsonaia kopuruaren araberako obrak
        • 2.2.2.6. Sarituak
        • 2.2.2.7. Gaiari edota ezaugarri nagusienei dagozkien obrak
      • 2.2.3. Gehigarriak
      • 2.2.4. Antzezlanei buruz
    • 2.3. Ileko Berriak-Jakingarriak eta Besteak
      • 2.3.1. Ileko Berriak edo Jakingarriak
      • 2.3.2. Besteak
      • 2.3.3. Ileko Berriak-Jakingarriak eta Besteak atalei buruz
  • 3. ONDORIOAK
  • 4. BIBLIOGRAFIA eta DOKUMENTUAK
    • 4.1. Dokumentu Iturriak
    • 4.2. Bibliografia
    • 4.3. Elkarrizketak

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net